DESKRIBAPENA
Gure bezeroak automobilgintza-elementuen nazioarteko hornitzaile batentzat makinak eigiten ditu.Hamar postuko makina birakari zaharkitua aprobetxatzeko eta osagai berri baterako erabiltzeko premia zuen. Osagai hori zazpi piezaz osatuta dago, eta postu gehiago behar zituen bere muntaiarako eta beharrezko frogaketak egiteko.Nola egin genuen?
GARAPENA
Proiektuhonek osagai berriaren beharrak aztertzea eskatu zuen. Azterketa hau egin ondoren, bi mahai birakari batu behar genituela ondorioztatu zen eta, horretarako, robot batekin ontzi-aldaketa bat egin behar genuela. Makina zaharkitutik erabili ahal izango genituen elementuak krokizatu genituen eta, merkataritza-elementuen artean, bere erabilerarengatik konponketa beharra zutenak eta beste elementu berri batzuekin berritu behar zirenak aztertu genituen. Datu horiek lortuta, osagai berri honen beharrak aztertu genituen.
ZETAZTAPENAK
DINABIk aurrera eraman zituen ingeniaritza zerbitzuen barruan krokisak eta diseinua sartu ziren. Diseinua bezeroaren zehaztapenen arabera aurkeztu genuen, akatsen eta eraginen azterketa modal (AEAM)bateratua egin genuen, fabrikazio-planoak egin genituen eta merkataritza-elementu guztiak hautatu genituen. Piezak egin, muntatu eta martxan jarri bitartean, aholkularitza eta laguntza eskaini genituen ere.
IRAUPENA
4 hilabete. Prozesuaren barruan: Krokisak egitea, kontzeptuaren eta xehetasuneen diseinua, oinarrizko zerrendak egitea eta merkataritza-elementuak hautatzea.
KOKAPENA
NAFARROA -Spain