2013TIK GUGAN JARRITAKO ITXAROPENAK GAINDITUZ.
Gure bezeroek planteatzen dizkiguten erronka ezberdinei irtenbide berritzaileak eskaintzen dizkien ingeniaritza enpresa bat gara. Proiektuak hasieratik amaierara garatzen ditugu fase guztietan, horiek guztiak gure lanaren bereizgarri den kalitate-zigiluarekin. Proiektu berri bakoitzarekiko dugun erabateko inplikazioak gure bezeroekin batera hazteko aukera eman digu.
Gure hedapen-grinari erantzunez, denboraren poderioz, tokiko eta nazioko enpresetaz gain, nazioarteko enpresekin ere lan egitea lortu dugu.
Zein da gure osagarririk bereizgarriena?
Gure giza taldea. Pertsonen talentua zaintzeko etengabeko ahalegina egiten dugu; jende kualifikatua eta esperientziaduna, proiektu bakoitzarekin konprometitua.
ZER DELA ETA DUTE ENPRESEK ETA PERTSONEK KONFIANTZA DINABIRENGAN?
ZEIN DA DINABIREN DIFERENTZIA?
Misioa
Gure eginkizun nagusia gure bezeroen asebetetzea bermatuko duen zerbitzu-maila eskaintzea da, ingeniaritza-proiektuetanz zein giltza eskurako proiektuetan. Gure malgutasunari eta moldagarritasunari esker, erronka zorrotzak bere gain hartu eta ahalik eta hobekien gauzatzeko gaitasuna duen enpresa garela bermatzen dugu.
Gure bezeroek proiektu zehatzetarako neurrira egindako zerbitzu teknikoak eta giza kapitala kontratatzeko aukera dut.
Gure egitekoa zure negozioaren balioa handitzea da.
Ikuspegia
Ingeniaritza-enpresa entzutetsuenetako bat izatera iristea eta gure bezeroek ingeniaritza edo giltza eskurako proiektuen beharrak dituztenean beraientzat lehen aukera izatea.
Enpresaren Gizarte Erantzukizuna
EGEa enpresa gisa oso serio hartzen dugun zerbait da, ez dugu uste “moda” edo “publizitate estrategia” bat denik. Aldaketa prozesuan laguntzeko erantzukizunean sinesten dugu.
Nola laguntzen dugu aldaketa prozesuan?
Gaur egun, epe ertainera 3 helburu proposatu ditugu enpresa gisa hazten laguntzen digutela kontuan hartuta:
1. DINABI CA Osasunaren babesle bihurtu da
DINABIn eskualdean dugun erantzukizunaz jakitun gara; horregatik, tokiko EGE helburu garrantzitsuenetako bat kirola aktiboki babesten duen enpresa izatea da. Hori lortzeko, Osasunaren komunitatearekin bat egin dugu babesle gisa. Modu honetan, gure gertuko taldeak babesteak gure ingurunearekin are identifikatuago sentitzen laguntzen digu eta eskualdeko proiektuek hazten jarrai dezaten laguntzen dugu.
2. Eskualdeko enpresei etengabeko laguntza
Gure ingurunea garatzen laguntzeko eta gurea bezalako enpresek egiten duten lan onagatik errekonozimendua jasotzeko konpromiso soziala dugu.
Gure ekitaldietan, helburu soziala duten produktu arduratsu eta ekologikoak kontsumitzen ditugu; bertako produktuen kontsumoa sustatzen dutenak eta funtzio sozial gisa eskualdeko hazkundea dutenak.
3. Praktikatzaileen harrera eta tutoretza
Urtero NUP edo EHU bezalako unibertsitatetan zein lanbide heziketako graduatu berri diren profesionalen kalitatearengan konfiantza dugu. Praktikatzaile gehiago hartzeko ahaleginak ere egin ditugu, hainbeste ahaleginen ondoren enpresa irteera eta merezi duten etorkizuna izan dezaten. Beraien talentuan eta sormenean sinesten dugu eta gure enpresen, barne-proiektuen eta bezeroen zerbitzura jartzen ditugu.
4. Nafarroako industria-sareko erakundei elkarretaratzea
NAFARROAKO INDUSTRIA FUNDAZIOTIK (FIN) eta INGENIARITZA ENPRESEN, BULEGO TEKNIKOEN ETA ZERBITZU TEKNOLOGIKOEN ELKARTETIK (ANAIT) Nafarroako enpresa-sarea babesten dugu. Gainera, elkartekideen gaurkotasuna ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko prestakuntzetan eta ekitaldietan parte hartzen dugu.