Merkatuak eskatzen duen dinamismoaren ondorioz eta eskaria igo denez, industria-aeronautikoa aberastasuna sortzen duen eta nazioarteko lankidetza eta merkataritza eragiten duen sektoretzat hartzen da, esportaziorako duen joeragatik.
I+G+B (I+D+I) arloan oso paper garrantzitsua jokatzen du, aurrerapen berritzaile izugarriak eskaintzen dituzten proiektu garrantzitsuak gauzatzen. Aldi berean, ziurtasun handiagoa eta ingurumen-inpaktuaren murrizketa ekartzen ditu. Sektore honen modernizazioak aldaketa nabarmenak ekarri ditu, bertan jarduten duten enpresak horietara egokitzera eta sortzen behar berriei irtenbideak eskaintzera behartuz.
Halaber, beste industria-sektore batzuetan arraste-efektu izugarriak ditu, bai nazioko bai nazioarteko azpikontratazio-jardueren bidez.