DINABIko hainbat kide Bilboko BIEMHen (Bienal de Máquina-Herramienta) izan gara beste behin.
Egun probetxugarria igaro dugu BIEMHen, industria berpizteko sentsazioak nabariak izan dira. Hainbat urtetan errendimendu osoz funtzionatu gabe egon ondoren, oraingoan barrutiko 6 pabiloiak bete dira berriz ere. Gure bezero, hornitzaile eta lagunekin egotea eta jardunaldi hau beraiekin partekatu ahal izatea plazer bat izan da. Gure proiektuetan aurrera jarraitzeko ideia asko jaso ditugu. Eskerrik asko guztioi.