DESKRIBAPENA
Gure bezeroa, luma-zakuen nazioarteko hornitzailea, kostu operatiboak murrizteko eta, aldi berean, bezeroari ematen dionzerbitzua hobetzeko aukera berrien bila zegoen gero eta lehiakorragoa den merkatu global batean. Luma-trinkotzaile batean aurkitu zuen hobetzeko iturri estrategiko bat eta prozesua hobetzeko informazio-eskaera bat egin zuen.
GARAPENA
Lehendik instalatutazegoen jatorrizko prentsaren diseinua enpresako gerentziaren eskakizunen azpitik zegoen. DINABIk 90 tonako bultzadarekin eta aurretik erabilitakoak baino 2,5 aldiz zaku txikiagotan presio egiteko gai den diseinu berria eskaini zuen. Argi eta garbi, garraio-kostuen murrizketak balantzeetan eragin positiboa izango du eta erantzuna bizkortuko du.
ZEHAZTAPENAK
DINABIk bezeroaren zehaztapenen araberako diseinua sortu zuen eta fabrikazio planoak zein merkataritza elementu guztien aukeraketa egin zituen. Aholkularitza eta laguntza ere eskaini genituen piezak sortzeko, muntatzeko eta, azkenean, martxan jartzeko prozesuak iraun zuen bitartean.
IRAUPENA
Diseinu-prozesuak 2 hilabete iraun zuen eta bere barne kontzeptuaren diseinua, amaierako diseinua eta xehetasun-planoen eta oinarri zerrenden diseinua hartu zituen.
KOKAPENA
NAFARROA - Spain