DESKRIBAPENA
Ibilgailu-fabrikatzaile batek automobil-eredu berri baterako belaunaldi berriko direkzio-ponpak behar ditu.Gure bezeroak, automobil-industrian lehen mailako hornitzaileak, aurretik dituen hainbat makina egokitu behar ditu jadanik erabiltzen zituen hainbat prozesurekin lan egiteko eta hainbat prozesu berri gehitzeko.
GARAPENA
Hasteko, gure bezeroak aire-iheseko saiakuntzen tresneriaren prototipo bat eskatu zigun, belaunaldi berriko direkzio-ponpak sortzeko. Prototipoa egokitzat hartu ondoren, diseinu berria fabrikaziora bidali zen. Hurrengo urratsa jada eraberrituta zegoen makina berriro muntatzea eta programatzaileek bertan eragiketa-sekuentzia berriak barneratzea izan zen. Bukatzeko, ponpa berrirako laser markatzaileak ere nolabaiteko birdiseinua behar izan zuen. Beharrezko ziurtasuna lortzeko, ikusmen artifizialeko kamera bat ipini zitzaion ere.
ZEHAZTAPENAK
DINABIkkontzeptu-diseinua, xehetasunaren azken diseinua, merkataritza-elementu guztien hautaketa eta fabrikazio-, laguntza-eta zerbitzu-planoak sortu zituen instalazioa eta abiaraztea iraun zuen bitartean.
KOKAPENA
NAFARROA - Spain